Nortzuk gara

Hausnarketa bateratua eta proiektu partekatu batzuen ondoren, Bizkaiko gizarte esku-hartzeko, ibilbide luzeko, bi erakundeek; Susterra Elkartea eta Erain Giza Ekimeneko Kooperatibak, 2017ko hasieran, HARREMAN GizaEkimeneko Kooperatiba sortu genuen. Horrekin, gure inguruan agertzen ari diren azken giza aldaketen erronkei erantzun hobea emateko, eta batera, indarrak batuz leku berrietara heltzeko asmoa dugu.

Xede horrekin, antolaketa-egitura berri bat proposatu genuen, horrela bi proiektuetan, era batean edo bestean parte osatzen duen jendeak lekua izan ditzan. Hortik, lan egiteko area berri bat sortu dugun, non ez dugu bakarrik elkar trukatzen egiteko era bat, baita sentitzeko eta amets egiteko era ere. Horrela “etxe komun” bezala, HARREMANek leku berri bat ematen digula ulertu dugu, bertan elkar sortzeko aukera ematen digu, indar berriak gehituz.

Zertan gaude

Antolakuntza aldetik, bi erakundeen batasuna bulego tekniko parteka baten bidez erein da, eta talde tekniko baten osaera landu da; Erain eta Susterrako koordinatzaileek osatzen dutena, proiektuen kudeaketan aditu partekatu batekin eta kontabilitate-pertsona komun batekin ere. Aldi berean, 2016ko amaieran kooperatibaren Kontseilu errektore berria hasten da, zuzendaritza lana egiteko, bi erakundeetako bi ordezkariekin eta proiektuen kudeaketaren pertsona batekin ere.

HARREMANek errealitatean eraldaketa etengabeei erantzun berriak emateko sortzen da, arreta, harremanak, komunitatearen ikuspegia... oinarritzat hartuta, eta dena lau lan ildoetan oinarrituta: komunitatea, giza-hartzea, Politikaren eragina, giza-laborategia.

Gure proiektuak

Esku-hartze komunitarioa, sozio-hezitzailea eta terapeutikoa garatuko, sustatuko eta balidatuko duen egitura profesional bat (sorkuntza kooperatibokoa) sortzen dugu. Ekimen sozialeko eta garapen komunitarioko kooperatiba forma duen egitura bat. Bertatik:

  • Esku-hartze zuzena
  • Formakuntza
  • Salaketa
  • Ikerketa

Proiektuak

  • Emakumeen talde terapeutikoa
  • Antzerki Komunitarioko taldea
  • "Elur-bola" metodologiaren bidezko indarkeria matxistaren prebentziorako programak
  • Jokabide-menpekotasunak
  • Hausnarketa jardunaldiak Tangente Kooperatibarekin -> Hiri-bakardadeak eta lotura komunitarioak.